Azala
Ongi etorri Vikidia! Umeentzako euskarazko Wiki entziklopediara. |
Gaur 2021eko martxoaren 3a, Asteazkena da eta 1.399 artikulu ditugu. |
Are gehiago, gure asmoa da adin horretako euskal umeek berek ere parte hartzea Vikidia egiten, haiek izatea interesatzen zaizkien artikuluak idazten dutenak, beharbada euren irakasleen laguntzarekin, eskolarako baliagarriak izan daitezkeen gaietan euren ekarpena eginez.
Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.
Txertoa gorputzean sartzen den prestakin bat da, gaixotasun edo gaitz zehatz batzuen aurrean (mikrobioek sortutako gaitzen aurrean) aldez aurretik indartzeko.
Txertoek gaixotasun infekziosoak (hots, mikrobioek sortutakoak) ekiditen dituzte. Txertoek ez dute sendatzen, prebentiboak dira, gaitza agertu aurretik jarri behar dira.
Txerto unibertsal eta bakarrik ez dago; horregatik, txerto bakoitzak gaixotasun baten aurrean du eraginkortasuna.
Txertoak bi modutara har daitezke: batzuk ahoz, beste batzuk orratz baten bidez odolean sartuz, eta beste batzuk azalean ebaki txiki bat eginez.