Vikidiatik

Hartz

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Pirinioetako hartza
Pirinioetako hartza

Hartzak ugaztunen familiako animalia handi batzuk dira. Gaur egun, munduko toki askotan desagertzeko arriskuan daude; gainera, jadanik hartz arraza asko desagertuak daude.

Tamaina handiko animaliak dira eta gorputz sendoa dute. Orokorrean, haragijaleak dira, baina, egia esanda, haragiaz gain, frutak, sustraiak, intsektuak, intxaurrak... jaten dituzte; beraz, orojaleak direla esan daiteke. Hartz zuriak, berriz, ia haragiaz soilik elikatzen dira: izan ere, elikagaiak lortzeko zailtasunak dituzte, eremu artikoetan bizi direlako. Munduan dagoen haragijale handienetako bat da hartza. Hartz zuri ar baten bataz-besteko pisua 500kg-koa da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hartzek buru handia dute, belarri eta begi txikiak, gorputz pisutsua eta isats motza. Hanka motzak dituzte. Ilea, berriz, luzea eta lodia dute; eta ohiko kolorea marroia, beltza edo zuria da. Entzumen eta ikusmen txarra dute; usaimena, ordea, ona dute.

Hibernatu egiten dute, hau da, urteko garai bat lo igarotzen dute.

Gaur egungo hartzek, 1 eta 2,8m bitarte neurtzen dute, eta 27 eta 780kg arteko pisua izaten dute. Arra emea baino handiagoa izaten da.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerikan, Hego Amerikan, Afrikako iparraldean, Europako estatu batzuetan eta ia Asia guztian aurki daitezke. Hartz espezie ezberdin asko daude eta bakoitza ekosistema ezberdin batean bizi da.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]