Aireportua

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Kontrol-dorredun aireportu baten marrazkia

Aireportua aireko garraioen bidaiak aireontzitan hasten eta bukatzen diren legua da. Aireportuen funtzioak anitzak dira; horien artean, aireontzien lurreratzea eta aireratzea, bidaiarien eta ekipajeen nahiz salgaien ontziratzea eta lehorreratzea, erregai (hornikuntza)erreabastezimendua eta aireontzien mantenua, baita zerbitzutik kanpo dauden aireontzien aparkalekua ere. Badira ere aireontzi militar eta komertzialetarako aireportuak ere.

Aireportua bi partetan dago bereizia:

  1. Hegazkinentzako gunea, zeinean pista (aireratzerako eta lurreratzerako), errodajerako pista, hangarrak (hegazkinak gordetzeko estalpea) eta hegazkinen aparkalekuak dauden.
  2. Bidaiarientzako eraikina, zeinean bidaiarien terminala, merkataritza eremua, aduanak, zerbitzuak, automobilen aparkalekuak eta gainerakoak aurkitzen diren.

Aire-zirkulazioaren kontrola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontrol-dorreek aireontzien mugimenduak antolatzen dituzte, batetik, lurrean daudenean eta bestetik, aireko espazioan aerodromotik gertu daudenean. Gainera, lurreratze eta aireratze lanak baimentzen dituzte. Kontrol dorre hauek aerodromoaren eta hurbil dauden aireontzien ikuseremu zabala duten tokietan kokatzen dira. Hala ere, zenbait dimentsio txikiko aereodromok, lurreratze eremuk eta garantiza txikiko aireportuek ez dute halako dorrerik. Aereodromo hauetan hegaldiei buruzko informazioa ematen da eta ez kontrolari buruzkoa.