Anestesia

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Duela gutxi arte, ebakuntzak anestesiarik gabe egin behar ziren.

Anestesia paziente (gaixo dauden pertsona) bati ebakuntza egin behar zaionean, sentikortasuna galdu eta minik izan ez dezan lokartzeko egiten den ekintza bat da; pazienteari horretarako ematen zaion produktua ere anestesia deitzen da. Ebakuntzak egiteko anestesiatzen dira pazienteak, eta mediku espezialista batek egin behar du lan hori: anestesistak, hain zuzen.

Anestesia motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, bi anestesia mota daude:

  • Anestesia orokorra: gorputz osoan galtzen du pazienteak sentikortasuna; lo bezala gelditzen da, ezertxo ere sentitu gabe.
  • Anestesia lokala: gorputzaren zati batean bakarrik galtzen du sentikortasuna.

Anestesia lokalen artean, oso ezaguna da anestesia epidurala. Emakumeei jartzen zaie, erditzear daudenean, mina arintzeko.

XIX. mendera arte ez zen asmatu anestesiatzeko modu eraginkorrik, eta ebakuntzak horrelakorik gabe egiten ziren.