Brasilia

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Brasiliako irudi batzuk.

Brasilia Brasilgo hiriburua da. Herrialdearen erdialdean dago. 2010eko erroldako datuen arabera[1], 2.562.963 biztanle zituen. Brasilia hiria Goiás izeneko Estatuan dago, 1.200 m-ko altueran. Laku artifizial baten ertzean dago. Klima tropikal hezea du.

Brasiliaren kokapena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brasilia oso hiri berria da: 1960an hasi ziren eraikitzen. Gobernuak nahi zuen herrialdeko jarduera ekonomikoa eta biztanleria ez pilatzea kostaldeko hiri handietan, São Paulo eta Rio de Janeiro hirietan bereziki, eta horregatik eraiki zuten hiria, Brasilgo hiriburu administratiboa izateko. Hirigintza-plana Lucio Costarena izan zen, eta eraikin ofizial garrantzitsuenak Oscar Niemeyer arkitektoak proiektatu zituen. Hasieran, hiriak oso plangintza erregularra zuen, eta berdegune oso zabalak. Gaur egun, badira auzo pobreak ere (favelas), legez kontra eraikiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Censo Populacional 2010» (portugesez). Instituto Brasileiro de Geografia e Estatística (IBGE). 2010eko abenduaren 11n kontsultatua.