Entziklopedia

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Entziklopedia arlo jakin bati buruzko ezagutzak biltzen dituen liburuari deitzen zaio. Arlo askotan izaten dira entziklopediak; adibidez, medikuntzan eta artean.
Entziklopedietan, alfabetikoki ordenatuta egoten dira kontzeptuak, eta kontzeptu bakoitzaren atzean horri buruzko azalpenak etortzen dira.
Entziklopediak oso lagungarriak izaten dira, jendeak bere ezagutzak handitzeko.

Orain dela gutxi arte, entziklopediak liburuak ziren, paperezkoak, baina, aurrerapen teknologikoei esker, gaur egun Interneten ere badira entziklopediak. Ikusten ari zaren hau (Vikidia), adibidez, entziklopedia bat da.

Entziklopedia bateko liburukiak.