Erradioaktibitate

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Erradioaktibitatea zera da: elementu kimiko batzuen nukleoak irradiazioak jaurtitzea. Halako irradiazioak jaurtitzen dituzten elementu kimikoak erradioaktiboak direla esaten da.
Erradioaktiboak dira, besteak beste, uranioa, torioa, polonioa eta radioa.
Erradioaktibitate hitza Pierre Curie fisikariak asmatu zuen, 1898an.

Nola sortzen da erradioaktibitatea?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, protoien eta neutroien arteko oreka egokia ez daukaten substantziak izaten dira erradioaktiboak. Atomoan neutroiak askoz gehiago edo askoz gutxiago direnean protoiak baino, nukleoari zaila gertatzen zaio bateratuta mantentzea. Beraz, desoreka hori zuzentzeko, atomoak askatu egiten ditu soberan dauzkan neutroi edo protoiak, eta horrela sortzen da erradioaktibitatea.

Zertarako erabiltzen da erradioaktibitatea?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Medikuntzan, besteak beste minbizia sendatzeko (erradioterapiaren bidez).
  • Zentral nuklearretan, energia nuklearra sortzeko.
  • Meatzaritzan, metalak detektatzeko.
  • Eta abar.


Inguru horretan erradioaktibitatea dagoela adierazten duen irudia.