Erribosoma

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Animalia zelula tipiko baten eskema, osagai azpizelularrak (organuluak erakusten. Erribosomek 3. zenbakia dute.
(1) nukleoloa
(2) nukleoa
(3) erribosoma (puntu txikiak)
(4) besikula
(5) erretikulu endoplasmatiko latza
(6) Golgiren aparatua
(7) zitoeskeletoa
(8) erretikulu endoplasmatiko leuna
(9) mitokondrioak
(10) bakuoloa
(11) zitoplasma
(12) lisosoma
(13) zentrioloak zentrosoman

Erribosoma ARN-z eta proteinaz osatutako organuluak dira, eta bi unitate borobilez osaturik daude. Milioika erribosoma ditugu gure gorputzeko zeluletan. Proteinak egitea da haien eginkizuna.

Zelula guztietan daude (espermatozoideetan izan ezik), eta zelularen barnean, bi modutara egon daitezke:

Zitoplasman aske.

Erretikulu endoplasmatiko pikordunari (beste organulu bat) itsatsita.