Erromaniko

Vikidiatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Estibalizko santutegi erromanikoa (Araba).

Erromanikoa X. mendearen bukaeratik XIII. mendearen erdialdera arte Europako mendebaldean zabaldu zen artea izan zen; arte erromanikoaren barruan, arkitekturak izan zuen garrantzirik handiena, beti ere erlijioari lotuta. Erromanikoaren garaiko eliza, abadetxe eta katedral ugari daude. Gehienak altuera txikikoak izaten dira eta harlanduzko horma sendoak izaten dituzte. Leiho txikiak izaten dituzte eta horregatik eliza erromanikoak nahiko ilunak izaten dira barrutik. Arkitektura erromanikoan, eraikinek apaingarri ugari eta aberatsak izaten dituzte, batez ere barrualdeko hormetako margoak eta kapiteletako erliebeak. Apaingarri horiek, ordea, helburu didaktikoarekin egin ziren: jende xeheari kristautasunaren oinarrizko irakaspideak ematea irudien bitartez.

Eskultura eta pintura erromanikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapitel erromanikoa.

Eskultura erromanikoa arkitekturaren zerbitzura egoten da, eta arkiboltak, tinpanoak eta zutabeetako kapitelak apaintzeko erabiltzen zen, funtsean. Harrizko erliebeak izaten dira, eta haietan eskultoreek ez dituzte giza anatomia eta edertasuna oso kontuan izaten. Jende xeheari Bibliako pasarteak azaltzeko egiten ziren, batez ere.

Lleidako Sant Climent de Tahull-eko elizako absideko freskoa.

Pintura tenpluen barruan, ganga eta absideetan egoten zen. Perspektibarik eta mugimendurik gabeko fresko edo mosaiko koloretsuak izaten ziren.