Erromantizismo

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Chattertonen heriotza (1856), margolan erromantikoa.

Erromantizismoa mugimendu artistiko, literario, kultural eta politikoa bat da, XVIII. mendearen amaieran Erresuma Batuan eta Alemanian sortua eta XIX. mendean Europa osoan garatu zena. Ilustrazioko eta Neoklasizismoko arrazionalismoaren kontrako erreakzioa izan zen, lehentasuna sentimenduei, askatasunari eta subjektibitateari eman baitzitzaien, gizabanakoa jarriz gauza guztien ardatzean. Klasizismoak ordena greko-erromatarrera itzultzea proposatzen zuen, baina erromantizismoak hori arbuiatu egingo du, arau zurrun eta neurtu horietatik ihes egitera bultzatuz.


Mugimendu erromantikoa Literaturaren esparruan sortu zen, baina laster beste esparru artistikoetara ere zabaldu zen, batez ere musikara eta arte plastikoetara (pintura eta eskultura).

Zentzu honetan, mugimendu erromantikoa ez da nahasi behar ohiko hizkeran erabiltzen duten "erromantiko" hitzarekin: hau da, erromantizismoak ez du zerikusirik maitasunarekin. Aldiz, artista erromantikoak munduarekiko jarrera tragikoa dauka: poeta erromantikoak arrotz sentitzen da, mundutik aparte, eta horrek errebelde bihurtzen du; munduari buruz dituen sentimenduak adierazten ditu, eta askotan erromantikoak maite duen pertsona hilda dago edo ezin heltzeko moduan, absente, eta horregatik sufritu egiten du. Bestalde, arte erromantikoan, fantasiak eta leku bitxiek (gaztelu gotikoak, hondoa jotako monasterioak, paisaia pintoreskoak) eta gauza irrazionalek leku handia dute, bai eta misterioek eta kontakizun malenkoniatsu edo beldurrezkoek ere.

Erromantizismoak lantzen dituen gaiak gizakiaren arima eta sentimenduak, askatasunaren bilaketa, maitasuna eta heriotza dira, bai eta tradizio folklorikoak, herri-sinesteak eta Naturak berak ere.

Erromantizismoko izenik garrantzitsuenak literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemanian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]