Gladiatore

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Gladiatoreak Koliseoan, Jean Leon Geromeren margolan batean.

Gladiatoreak erromatarren garaiko borrokalari armatuak ziren, ikuskizunetan hil arteko borrokan aritzen zirenak (anfiteatroetan, koliseoetan...).
Borroka gehienak gladiatoreen artekoak izaten ziren, baina, zenbaitetan, animalia basatien aurka ere borrokatu behar izaten ziren gladiatoreak (hartz, lehoi, tigre eta abarren aurka).

Gladiatore hitza latinezko gladius hitzetik dator (ezpata); izan ere, armatuta egiten zuten borroka. Dena den, ezpataz gain, beste arma batzuk ere erabiltzen zituzten: hiruhortzak, dagak, sareak...

Gladiatore gehienak esklaboak ziren. Urteak ematen zituzten gladiatore-eskoletan, borrokarako prestatzen, gero ikuskizunetan parte hartzeko. Borroketan irabazle suertatuz gero, askatasuna lor zezaketen, sari modura, bai eta ospe handia ere. Dena den, oso gutxik lortzen zuten halako fama; gladiatore gehienen bizimodua oso gogorra zen.

Gladiatoreak, zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badira gladiatoreen inguruan egindako bi pelikula ezagun: