Infartu

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Infartu bat izatean mina zein gunetan izaten den erakusten duen eskema

Infartu bat gorputzeko organo baten ehuna hiltzean gertatzen den atake bat da. Gehienetan organoetara odola daramaten arteriak oztopatzen direnean gertatzen da, honen ondorioz odol-presioa handitu eta atakea gertatzen baita.

Infartu motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infartu bat gorputzeko edozein ataletan gerta daiteke. Ohikoena bihotzekoa da eta miokardioko infartu akutu esaten zaio. Garuneko eta giltzurrunetako infartuak ere arruntak izan ohi dira.

Zerk eragiten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koipe gehiegi kontsumituz gero atake bat gerta daiteke, izan ere, koipe hauek metatu eta arteriak estaltzen dituzte. Odola pasatzea oztopatzen duen tumore bat izanez gero ere gerta daiteke. Infartu bat jasateko arriskua handi dezaketen beste zenbait faktore honako hauek dira: tabakismoa (erretzen duten pertsonek tabakoarekiko duten mendekotasuna), alkoholismoa (alkoholarekiko mendekotasuna) eta ariketa fisiko gutxi egitea.

Nola hartu aurre?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infartu bati aurre hartzeko garrantzitsua da arrisku-faktoreak saihestea: ez erretzea eta ez alkoholik kontsumitzea, dieta orekatu bat izatea (fruta eta barazkiak barne hartzen dituena eta gatz eta gozo gutxi), denbora luzez ordenagailu edo telebistaren aurrean eserita egotea ekiditea eta kirol edo ariketa fisikoa egitea.

Nortzuk daude arriskuan?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edonork jasan dezake infartu bat, baina ohikoagoa izaten da beren osasunari arretarik jarri gabe bizi diren edo hipertentsioa duten pertsonen kasuan. Gainera 50 urtetik gorako pertsonek infartu bat jasateko arrisku handiago izaten dute beren organismoa ahulduagoa egoten baita.


Ba al zenekien?

Isileko presio altua

Presio altuak (iraunkorra denean hipertentsio esaten zaio) askotan ez du inongo sintomarik izaten. Horregatik beti gomendagarria da medikuarenera joatea eta janariari gatz gehigarririk ez botatzea.