Jogurt

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Jogurta.

Jogurta esneki bat da; hau da, esneaz egiten den jateko bat.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turkierazko yoğurt hitzetik dator eta "gatzatua" esan nahi du.

Prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esnea jogurt bihurtzeko, esnea hartzitu egin behar da; hartzidura edo eraldaketa hori Bakterioek egiten dute. Bakterio horiek onuragarriak dira gizakiontzat, osasun onean egoten laguntzen digute, gainera.

Prozesu horretan, bakterioek esneak dituen proteina batzuk eraldatzen dituzte; gainera, gizaki helduek gaizki digeritzen duten azukre berezi bat laktosa izenekoa hobeto digeritzen laguntzen dute. Horri esker, esne hartzituak denbora luzeago irauten du galdu gabe (kontuan izan behar da esne gordina oso denbora gutxian galtzen dela eta, galdu ondoren, ezin dela hartu).

Nola egin dezakegu jogurta etxean?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jogurta egiteko makina elektrikoa

Oso erraza da. Esne osoko jogurt bat hartu eta litro erdi bat esne epeletan nahasi egin behar da ondo; ondoren, beste litro erdi bat esne hotz bota eta berriro nahasi behar da. Kristalezko ontzi batean sartu eta esnearen beroa mantentzen uzten duen leku edo kaxaren batean gorde behar da, gauez bada hobe. Badira jogurta egiteko poliespanezko ontzi batzuk horretarako. Ondoko egunean, eginda egongo da jogurta.

Badira makinak ere jogurta egiteko, eta prozesua antzekoa da. Jogurta eta esnea nahasi egiten dira (kasu honetan, berdin da esnea hotza bada ere), eta makinarekin datozen kristalezko potoetan gorde eta ondo tapatzen da. Makina entxufatu egin behar da, kristalezko potoak bero edukitzeko. Biharamunean, jogurtak eginda egoten dira.

Hori bai, jogurta egin eta gero, hozkailuan gorde behar dira, gehiago irauteko.