Kaspiar itsasoa

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Kaspiar itsasoa eta inguruko herrialdeak.

Kaspiar itsasoa munduko aintzira edo lakurik handiena da. Itsaso deitzen zaio antzinako erromatarrek hala deitu ziotelako lur hauetara iritsi zirenean; izan ere, ur gazia zuela eta oso handia zela ikusi zuten; hala ere, haren urak beste itsasoek baino gatz edo gazitasun gutxiago dute. Esan bezala, aintzira bat da, osorik lurrez inguratuta dagoelako. Nolanahi, badago ubide bat aintzira erraldoi hau eta Itsaso Beltza konektatzen dituena.

Geografiaren ikuspuntutik, Asia eta Europa banatzen ditu. Honako herrialde hauen artean kokatuta dago:

Azalera aldetik, 370.000 km² ditu. Horrek esan nahi du Euskal Herria baino 17 aldiz handiagoa dela, gutxi gorabehera. Munduko laku guztien ura kontatzen badugu, Kaspiar itsasoak ur horren erdia dauka. Haren punturik sakonenean 1.025 metroetara iristen da.

Ur gehiena Volga ibaitik datorkio. Lehenago, beste hainbat ibaitatik ere hartzen zuen ura, baina leku askotan ibaietako ura aprobetxatzeko lanak egin dira eta aspaldian baino ur gutxiago iristen zaio; horregatik, aintzira honen tamaina gutxitu egin zen.