Katmandu

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Thamel auzoa.

Katmandu Asiako hiri bat da, Nepalgo hiriburua eta hiri handiena da. 2017ko datuen arabera 1.442.271 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nepalgo erdialdean kokaturik dago, Katmanduko ibarrean. Hiria laua den arren, mendi garaiez inguraturik dago. Hiriaren alde zaharrak Thamel izena du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinatik bizi izan da jendea leku honetan. Prithvi Narayan Shah erregeak 1768an Nepal guztia konkistatu zuen eta hiriburua Katmandun ezarri zuen. 2001. urtean Dipendra printzeak errege familia osoa hil zuen eta gaur egun erregerik ez dago.

2015eko apirilaren 25ean lurrikara izugarria egon zen. 6.000 pertsona hil ziren eta eraikin historiko ugari suntsitu ziren.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Durbar plaza: Erregeen bizilekua zen.
  • Boudhanath estupa.
  • Swayambhunath estupa.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]