Magnetismo

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Iman baten eremu magnetikoa erraz ikusten da haren inguruan burdin-hauts edo burdin-txirbilak botaz gero: burdin-hautsa eremu magnetikoaren arabera kokatuko dira, puntu bakoitzean eremu magnetikoak dituen lerroen norabidea erakutsiz.

Magnetismoa fenomeno fisiko bat da zeinetan materialek aldarapen eta erakarpen indarrak gauzatzen dituzten beste material batzuengan. Zenbait material ezagunek erraz antzeman daitezkeen propietate magnetikoak dituzte; adibidez, nikelak, burdinak, kobaltoak eta hauen aleazioak, iman izenaz ezagutzen direnak.

Magnetismoari buruzko azalpen laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elektroi bakoitza, izatez, iman elektroniko txiki bat da. Normalean, material baten elektroi ugari norabide desberdinetara zuzenduak daude, baina iman batean ia elektroi gehienek norabide berera zuzentzeko joera dute. Ondorioz, indar magnetiko handi edo txikiagoa izango du imanak zuzendurik dauden elektroi kopuruaren arabera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fenomeno magnetikoak antzinako grekoek aurkitu zituzten. Lehen aldiz Asia Txikiko Meandroko Magnesia hirian antzeman zirela esan ohi da, horregatik deritzo magnetismo. Bazekiten zenbait harrik burdina erakartzen zutela eta era berean, erakarritako burdin zatitxoek beste zatitxo batzuk ere erakartzen zituztela.