Oxigeno

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Oxigeno-atomo baten errepresentazioa: nukleoaren inguruan, 8 atomok jiratzen dute.

Oxigenoa elementu kimiko bat da. Bere sinboloa O da, eta bere atomo-zenbakia 8 da.

Munduan zabalduen dagoen elementu kimikoa da. Oxigenorik gabe, ezin izango ginateke bizi.

Oxigenoaren atomo bat hidrogenoaren bi atomorekin elkartuz gero, ur molekula bat sortzen da (H2O).

Oxigenoa, presio eta tenperatura normaletan, gas-egoeran egoten da. Hala ere, laborategietan likido-egoeran ere izaten dute.