Reykjavik

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Reykjavik Islandiako hiriburua da. Munduan iparraldeen dagoen hiriburua da. 2017ko datuen arabera, 124.800 biztanle ditu eta 274,5 kilometro koadro; hiriaren metropoli-eremuan, gainera, uharteko biztanleriaren erdia baino gehiago bizi da.

Reykjavikekoa klima ozeanikoa da. Hau da, itsas-korronteen eraginez, ez da uste bezain klima hotza. Haren klima New York eta Torontoren parekoa da. Urteko batez besteko tenperatura 4,5ºC da eta urteko batez besteko prezipitazioa 798,2 milimetrokoa. Neguan, lau orduz bakarrik egoten da egun-argia hiri honetan; neguan. aldiz, ia gaurik ez dute.

Reykjavik zerutik ikusita.

Bertara iristen lehenak irlandarrak eta norvegiarrak izan ziren. Baina Ingólfr Arnarson izan zen bertan bizitzen jarri zen lehen gizona. Reykjavik eta Islandia 9301262 artean norvegiarren menpe egon zen, eta 1262–1944 artean, berriz, norvegiar eta danimarkarren menpe. 1944tik aurrera, hiria Islandia estatu berriko hiriburu bilakatu zen.

Reykjavikeko ekonomia nagusia bankugintza da.