Sinbiosi

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Likena enbor batean; likenak alga eta onddo baten sinbiosiaren ondorioz sortzen dira

Biologian, sinbiosia bi bizidunen arteko harreman estu eta iraunkorra da.

Normalean elkartzen diren bi bizidunek onurak ateratzen dituzte harreman estu horretatik. Horrek esan nahi du hobeto bizi direla elkarrekin bananduta baino.

Sinbiosiaren kasu bat likenena da. Likenak alga bat eta onddo bat elkartzen direnean sortzen dira; onddoak algari esker elikagaiak lortzen ditu (onura), eta algak onddoari esker behar duen hezetasuna lortzen du (onura).

Sinbiosia mutualismo mota bat da.