Vikidiatik

Uraren kutsadura

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Ura nola kutsatzen den erakusten du kartel honek.

Uraren kutsadura laku, ibai, itsaso edo ozeanoetako edota [[Lurpeko ura|lurpeko urek}} jasaten duten [[kutsadura}}, gehienetan giza jarduerek eraginda.

Gizakiok gure jarduera ugarietan ura erabiltzen dugunean, gerta daiteke uraren kalitatea okertzea eta, ondorioz, beste jarduera batzuetarako erabili ezin izatea. Ura kutsatuta dagoela esaten da orduan.

Kontsumitzen dugun urak kalitate onekoa izan behar du. [[Garapen bidean dagoen herrialde|Garapen bidean dauden herrialdeetan}}, biztanle guztiek ez dute edateko ura izaten eskura, edo ur garbia ur zikinekin nahastea eragozten duten hustubide-sistemak dituzte. Horrek gaixotasun larriak sortzen ditu, hala nola [[kolera}}, [[Sukar tifoide|sukar tifoidea}} eta abar.

Edateko ur kutsatuak gaixotasunak eragin ditzake [[Herrialde garatu|herrialde garatuetan}} ere. Metal astunak ibai, [[akuifero}}, itsaso eta ozeanoetako uretan pilatzen badira eta gizakiei transmititzen bazaizkie, gaixotasun larriak eragin ditzakete.

Uraren kutsadura nola sortzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uraren kutsadurak jatorri ugari izan ditzake:

Etxeko hondakin-urak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeetan sortzen ditugun ur zikinak dira, hau da, sukaldean, garbiketa egiteko edo bainatzeko erabiltzen duguna eta gero hustubideetatik botatzen duguna. Ur horri hondakin-ura deitzen zaio.

Etxeko ur zikinak komuneko hondakinak, osasunerako kaltegarriak diren [[Bakterio|bakterioak}}, detergenteak, materia organikoa, esekiduran dauden substantzia solidoak, koipeak eta abar dituzte, eta horregatik jada ez da erabilgarria. Ur zikin honek [[mikroorganismo}} asko sortzen ditu, bizitzeko oxigeno asko behar dutenak, eskura dagoen oxigenoa gutxituz eta izaki kopurua gehituz.

Nekazaritzak eta abeltzaintzak sortutako kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzan [[ongarri}} eta ongailu gehiegi erabiltzen direnean, nitrato eta fosfatoak euri-urarekin nahasi eta aintzira eta akuiferoen kutsadura eragin daiteke.

Gainera, pestizida, herbizida eta bestelako produktu toxikoak erabiltzen direnean laboreak kaltetzen dituzten organismoak hiltzeko, pozoin horiek beste [[izaki bizidun}} batzuetara pasa daitezke elikadura-katearen bidez, eta gaixotasunak eragin.

Abeltzaintzaren kasuan, abereen gorotzak ongarri gisa erabil daitezke, baina gehiegizkoak direnean, azaleko eta lurpeko urak ere kutsa ditzakete, eta uraren [[Eutrofizazio|eutrofizazioa}} eragin.

Industriak eta meatzaritzak sortutako kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[[Fitxategi:PrestigeVolunteersInGaliciaCoast.jpg|450px|thumb|left|
Borondatezkoak Prestige petroliontziak eragindako kutsadura garbitzen.}}

[[Meatzaritza|Meatzaritzan}} eta [[industria}} batzuetan erabiltzen den ura hondakin toxikoz, azidoz, metal astunez eta abarrez kargatuta dago, eta horien tratamendua oso zaila da. Putzu edo tankeetan utzi ohi dira, ingurumena ez kutsatzeko.

Planta energetikoetan ([[Zentral termiko|zentral termikoak}}, [[Zentral nuklear|nuklearrak}}, etab.) ura hozgarri gisa erabiltzen da, eta, substantzia toxikorik ez duen arren, isurtzen den ibaietako ura baino beroago dagoenez, ekosistemak alda ditzake; ur bero horrek uretan [[Disoluzio|disolbatutako}} oxigeno kopurua gutxitzen du, eta izaki bizidunak hil egin daitezke.

[[Petrolio|Petrolioa}} edo haren deribatuak garraiatzean izandako istripuek eta petrolio-isuriek ere oso kalte larriak eragin ditzakete ingurumenean. Adibidez, [[Prestige}} izeneko petroliontziaren kasu ospetsuan, 2002an, 600.000 tona petrolio isuri ziren [[Galizia|Galiziako}} kostaldearen aurrean. [[Bizkaiko golko|Bizkaiko golkoko}} kostalde osoko ekosistemak luzarorako kaltetuta geratu ziren, eta lan eta inbertsio handiak egin behar izan ziren inguruak garbitu eta deskontaminatzeko.