Urtaro

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Urtaroak urtean zehar bereizten diren lau aldi dira:

  • Udaberria: martxoaren 21ean hasten da.
  • Uda: ekainaren 21ean hasten da.
  • Udazkena: irailaren 21ean hasten da.
  • Negua: abenduaren 21ean hasten da.


Urtaro bakoitzaren iraupena hiru hilabetekoa da.

Lurrak Eguzkiarekiko duen egoeraren arabera bereizten dira lau urtaroak; izan ere, Lurra apur bat inklinatuta dagoenez, eguzki-izpiek gehiago berotzen dute batzuetan, eta gutxiago besteetan. Batzuetan, Eguzkiak nahiko zuzen ematen du, eta beste batzuetan ez hain zuzen. Eguzki-izpiak zenbat eta zuzenago iritsi Lurrera, orduan eta gehiago berotzen da Lurra eta handiagoa izango da tenperatura.