Zaldi

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Zaldia animalia ugaztun bat da. Zaldia arra da; zaldiaren emea behorra da.

Zaldiak Bianditz mendian.

Zaldiak garrantzi handia izan du ekonomian, batez ere garraioan. Baita gerran ere.

Munduan zaldi espezie ugari daude; astoa, zebra, Zaldi basatia (Equus ferus), Afrikako basa astoa (Equus africanus) ere zaldien familiakoak dira. Euskal Herriko berezko zaldi txikia Pottoka da, baina espezie gehiago ere badaude: Euskal Herriko mendiko zaldia, aurizko zaldia, Nafar behoka eta Nafar zaldia

UGALKETA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldiek lau urterekin lortzen dute ugaltzeko gaitasuna; 11 hilabete irauten du ernaldiak eta normalen zaldi bakarra jaiotzen da.

ELIKADURA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia belarjalea da: belarra jaten du, baina baita sastrakak, sagarrak, azenarioak… ere. Hipikan erabiltzen diren zaldiek pentsu bereziak jaten dituzte.