Abeltzaintza estentsiboa

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Abeltzaintza estentsiboaren adibide bat.

Abeltzaintza estentsiboan, ganadua elikatzeko, jabearenak, beste inorenak edo komunalak diren larre, zelai eta antzekoez baliatzen den abeltzaintza mota da. Eredu honen kontrakoari abeltzaintza intentsiboa deitzen zaio.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abeltzaintza mota honetan, aberea gizakiak aldarazitako ekosistemaren parte da eta janari naturala edo artifiziala hartzen du (ukuiluan edo bordan).
  • Naturaren zikloei jarraitzen die eta, era berean, hurrengo belaunaldiei sistema honen elementuak helarazi nahi dizkio, jaso zirenean bezain ongi edo hobeki.
  • Klimaren, animalien gaixotasunen eta beste zenbait arrazoiren ondorioz, ekoizpen urriagoa du eta abeltzainak irabazi txikiagoak ditu abeltzaintza intentsiboan baino.
  • Petrolio eta antzekoen premia txikia du, biodibertsitatearen mesedean.
  • Klima lehorretan, lurra estaltzen duen landaredia iraunarazten laguntzen du, basoko suteak saihesten…
  • Animalia bizi den giroa nekezago kontrolatzen da.
  • Eguraldiaren menpeko da.
  • Kontsumitzaileen eskaerari egokitzeko zailtasunak izaten ditu.
  • Lur-eremu zabala behar izaten du.