Abere

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Abereak.

Aberea animalia ugaztun nagusia da, piztia ez dena, eta lanerako, haragia edo esnea lortzeko hazten dena. Euskaraz, beste hitz batzuk ere erabiltzen dira: azienda, ganadua, kabala.

Abereen artean, halako izendapen berezi batzuk ere erabiltzen dira: adibidez, behiei abelgorriak esaten zaie, ardiei abeltxuriak esaten zaie eta zaldi-behorrei abelbeltzak.