Alfred Nobel

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Alfred Nobel.

Alfred Nobel kimikari eta ingeniari suediarrak dinamita izeneko lehergailua asmatu zuen eta Nobel Sariak sortu zituen.
Stockholm hirian jaio zen (Suedia), 1833ko urriaren 21ean, eta San Remon hil (Italia), 1896ko abenduaren 10ean.

Dinamita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfred Nobel, gaztetan, lehergailuak aztertzen ibiltzen zen; bereziki, nitroglizerina. Asko gustatzen zitzaion lehergailuekin ikerketak egitea. Halako batean, baina, ustekabeko leherketa bat gertatu zen familiaren fabrikan, eta bost pertsona hil ziren; horien artean, bere anaia gaztea.
Alfred Nobelek 1867an asmatu zuen dinamita (grezierazko dunamis hitzetik dator, eta «indarra» esan nahi du).

Nobel sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfred Nobelek diru asko lortu zuen bere asmakizunei esker. Baina dinamita —eta berak asmatutako beste lehergailu batzuk— gizakiak hiltzeko erabiltzen zirela ikustean, bere ondasun guztiak Nobel sariak sortzeko erabiltzea erabaki zuen. Bere azken testamentuan, hauxe adierazi zuen: erakunde bat sor zedila, urtero-urtero sari handi bat emateko gizakien aldeko lana egiten duten pertsonei. Horrela, bost arlotan sortu ziren Nobel sariak: bakea, literatura, kimika, medikuntza eta fisika.
Nobel Fundazioa 1900eko ekainaren 29an sortu zen, eta erakunde huraxe arduratzen da Alfred Nobel zenaren azken borondatea betetzeaz.
Hainbat urte geroago, 1970ean, Nobel Fundazioak beste sari bat sortu zuen: Ekonomiaren Nobel saria.
Nobel sari bakoitzaren irabazleak milioi bat euro inguruko saria jasotzen du.
1901etik aurrera, urtero ematen dituzte Nobel sariak, Stockholmen, abenduaren 10ean (Alfred Nobel hil zen egun berean).