Antartika
Antartika munduaren hego poloan dagoen lur-eremu zabal bat da, itsasoz inguratuta.
Oso eremu handia denez, askok seigarren kontinentea dela esaten dute.
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antartikako tenperaturak munduko hotzenak dira. Urteko batez besteko tenperatura –50 °C izaten da. Udan, zerotik beherako gradutan egoten dira.
Haize bortitza izaten da Antartikan, 100 km/h-tik gorakoa.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antartikaren azalera 13,9 milioi km2 da. Beraz, Europa baino handiagoa da. Antartika inguratzen duen itsasoak Ozeano Antartikoa du izena.
Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antartikan ez da ia inor bizi, bertako klima oso gogorra delako.
Gehienbat ikertzaileak izaten dira han, aldi baterako azterlanak egiten.
Fauna eta flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Animalia eta landare gutxi daude lurrazalean, ia guztia izotzez estalita dagoelako. Hala ere, itsasoan plankton, arrain, zetazeo, itsas txakur eta itsas elefante asko daude. Pinguinoak ere badira Antartikan.
Fryxell lakua, kate transartaktikoan (ikus Google Maps)