
Antzinateko zazpi mirariak
Antzinako munduko zazpi mirariak antzinate klasikoaren garaian gizakiak egindako zazpi egitura ospetsu ziren, bidaiariek bisitatu nahi izaten zituztenak. Horietako gehienak egitura erraldoiak ziren, eraikitzeko ingeniaritza-trebetasun handia behar zutenak. Zazpi mirarien zerrenda ohikoenean, mirariak honako hauek ziren:
- Egiptoko piramideak
- Babiloniako lorategi esekiak
- Olinpiako Zeusen estatua
- Halikarnasoko Mausoleoa
- Efesoko Artemisaren tenplua
- Rodasko Kolosoa
- Alexandriako itsasargia
Mausoleoko eta Artemisaren tenpluko zati batzuk izan ezik, Egiptoko piramide handiak dira gure garaiotara iritsi diren bakarrak.
Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Gizako Piramide Handia
-
Babiloniako Lorategi Esekiak
-
Olinpiako Zeusen Estatua
-
Efesoko Artemisaren Tenplua
-
Halikarnasoko Mausoleoa
-
Rodasko Kolosoa
-
Alexandriako Itsasargia