Arroila

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Arroila (edo zintzurra) lurzoruan egin den arrakala handi bat da, edo oso haran sakona. Arroila gehienak ibaiek zulatuak dira, baina lurrikarek egindakoak ere badaude.

Arbaiungo arroila, Nafarroa.

Arroila batzuk oso handiak dira, eta beste batzuk, berriz, txikiak. Adibidez, Ameriketako Estatu Batuetan dagoen Arroila Handia, Colorado ibaiak zulatua, 446 kilometro luze da. Aldiz, Txintxurreneako arroilak, Urrobi ibaiak egina, kilometro bateko luzera baino ez du; eta Arbaiungo arroilak, berriz, Zaraitzu ibaiak ebakia, 6 kilometrokoa.