Arroila Handia

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Arroila Handia Colorado ibaiak sortutako mendi-zintzur edo arroila da. Ameriketako Estatu Batuetan dago, Arizona estatuan, eta gehien-gehiena Arroila Handiko Parke Naturalaren barruan dago.

Arroila Handiaren argazki panoramikoa.

Arroila Handia izugarri handia da, munduko arroila handienetako bat: luzean 446 km ditu, zabalean 29 km ere bada leku batzuetan, eta tokiren batean 1.800 metroko sakonera du (ia 2 km, beraz).

Colorado ibaiak sortu du Arroila Handia, milioika urtean, higaduraz: pixkanaka-pixkanaka lurra eta haitzak zulatuz, alegia. Ibaiak ur-emari handia izaten zuen lehen, baina 1964an presa bat egin zuten ura biltzeko, eta askoz emari txikiagoa izaten du orain.

Duela 3.000 urtetik, gutxienez, bertako indiarrak bizi izan ziren arroilan eta arroilako haitzulo ugarietan.

Arroila Handia Ameriketako Estatu Batuetako leku ezagunenetako bat da, eta urtean 5 milioi turista inguru joaten dira hura ikustera.