Nabigaziora joan
Bilaketara joan
Badia bat itsasertzean bi lurmuturren artean dagoen itsas zati txikia da. Golko txiki bat dela ere esan daiteke. Mapan ikusita, itsasoa lurrera sartu balitz bezala dirudi.
Euskal Herrian hiru badia ezagun ditugu: Donostiako Kontxakoa, Pasaiakoa eta Donibane Lohizunekoa, lehenengo biak Gipuzkoan eta hirugarrena Lapurdin.
Badiak beti izan dira interesgarriak gizakientzat; izan ere, badietako ura lasaiagoa izaten da beste lekuetan baino, eta horregatik leku onak izaten dira itsasontzi eta txalupak edukitzeko, bai eta arrantzan aritzeko ere.