Biomolekula

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Mioglobina 3 dimentsiotan.

Biomolekulak izaki bizidunek beharrezkoak dituzten molekulak dira. Bioelementuak beraien artean elkartzean sortzen dira. Izen hauekin ezagutzen ditugu: proteinak, lipidoak, gluzidoak, ura eta azido nukleikoak. Hauek gehienbat, karbono, oxigeno, nitrogeno eta sufrez osatuta daude.

Biomolekulak bi taldetan banatzen dira:

  • Biomolekula inorganikoak: ura (ugariena), gasak (O2...) eta gatz inorganikoak.
  • Biomolekula organikoak: izaki bizidunek sortzen dituzte. Karbonoa da haien osagai nagusia.