Bizitzaren funtzioak

Vikidiatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Izaki bizidunek hiru funtzio betetzen dituzte: erlazio-funtzioa, nutrizio funtzioa eta ugalketa-funtzioa.

Erlazio-funtzioa: Funtzio honi esker izaki bizidunen organismoa ingurunearekin erlazioan jartzen da. Erlazio horri esker, bizidunek beharrak asetu, beste bizidunekin harremanetan jarri, beren burua babestu eta ingurunean gertatzen diren aldaketei aurre egiteko aukera daukate.

Nutrizio-funtzioa: Funtzio honi esker izaki bizidunek beharrezkoak dituzten mantenugaiak lortzen dituzte.

Ugalketa-funtzioa: Funtzio honi esker izaki bizidunen organismoak itxura bereko organismoak sortzen dituzte, espeziearen iraupena ziurtatuz.