Vikidiatik

Emily Dickinson

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Dickinson 1848ko erretratu batean.

Emily Dickinson XIX. mendeko poeta estatubatuar bat izan zen, maitasunari, heriotzari eta naturari buruzko bere poemengatik ezaguna; hala ere, haren poema gehienak ez ziren argitaratu hura hil eta gutxira arte. Gaur egun, estatubatuar olerkari handienen artekotzat hartzen da.

Dickinson Massachusetts estatuan jaio zen 1830eko abenduaren 10ean, Amherst izeneko herri batean. Bere familia oso ezaguna zen bertan: aita abokatua zen, eta aitonak Amherst College ikastetxea sortzen lagundu zuen. Emily Amhersteko eskolara joan zen, eta urtebetez Mount Holyokeko Mintegi femeninora joan zen, South Hadley-n. Gero Amherstera itzuli zen.

Dickinsonek oso bizimodu lasaia izan zuen gurasoekin eta ahizpa txikiarekin familiaren etxean. Anaia eta haren familia ondoan bizi ziren. Dickinsonek oso gutxitan bidaiatzen zuen. 1860ko hamarkadaren hasieran, ia inoiz ez zen bere etxetik irteten. Baina kanpoko munduarekiko interes handia zeukan; horregatik, asko irakurtzen nuen, eta gutunak idazten zizkien hainbat pertsonari. Horietako batzuk literaturan interesa zuten pertsonak ziren, eta poemak idaztera animatu zuten.

Dickinson 1850eko hamarkadan hasi zen poemak idazten. Hasieran forma tradizionalak jarraitu zituten. 1860ko hamarkadan, aldiz, forma berriak probatzen hasi zen: ezohiko erritmo, errima eta puntuazioa.

1860. urtearen hasieran, poema batzuk bidali zizkion aditu bati aholku eske; honek onak zirela pentsatu zuen, baina ez argitaratzeko esan zion. Lagun batzuk bere poemak argitaratzeko animatu zuten arren, berak aukeratu zuen ez publikatzea. 1886ko maiatzaren 15ean hil zen, Amhersten. Bere familiak orduan jakin zuen poema asko berak paper-orriak elkarri josiz egindako liburu txiki batzuetan bilduak zituela. Ahizpak poema batzuk argitararazi zituen. Haren poema guztiak, azkenik, 1955ean agertu ziren. Haren gutunak ere argitaratu dira.