Ameriketako Estatu Batuak

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Ameriketako Estatu Batuak

Flag of Ameriketako Estatu Batuak

Hizkuntza ofizialak
Hiriburua
Ingelesa
Washington D.C.
Eremua
Gobernua

Errepublika federala
Biztanleria
Herritarra
321.163.157
Estatubatuarra
Ordu eremua
Dirua
UTC−5 eta UTC−10 artean
Dolarra
AEB, mapan kokatuta.

Ameriketako Estatu Batuak (laburtuta, AEB) Amerika iparraldeko herrialde bat da. Washington DC da haren hiriburua, baina New York da biztanle gehien dituen hiria. Herrialdeak 321 milioi biztanletik gora ditu. Estatu Batuak izena du 50 estatuk osatuta dagoelako; estatu hitzak bere burua gobernatzen duen lurralde bateko egitura politikoa esan nahi du; izan ere, estatu bakoitzak badu halako aginte-maila bat zenbait esparrutan, heziketan, kulturan edo polizian, esate baterako. Baina estatu horiek ez dira erabat burujabeak edo independenteak; federaturik (hau da, elkarturik edo baturik) daude herrialde bakar baten barruan, eta herrialde horrek agintea du estatu federatuen gainetik esparru edo alor garrantzitsu askotan, defentsa, ekonomia, zergak edo nazioarteko harremana, adibidez.

Ingelesa da hizkuntza nagusia, baina biztanle askoren ama-hizkuntza edo lehen hizkuntza gaztelania da, batez ere hegoaldeko estatuetan.