Frantzisko (aita santua)

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Fitxategi:Francisco (20-03-2013).jpg
Frantzisko aita santua.

Frantzisko aita santua Eliza katolikoaren burua da 2013tik. Jorge Mario Bergoglio deitzen da, eta Elizaren historian Amerikan jaiotako lehen aita santua da. Elizak izan duen 266. aita santua da.

Buenos Airesen jaio zen, Argentinako hiriburuan, 1936ko abenduaren 17an, italiar jatorriko familia batean. 1958an sartu zen Jesusen Konpainian eta 1969an apaiztu zen. Buenos Airesko artzapezpikua izan zen 1998tik aurrera, eta Joan Paulo II.a aita santuak kardinal bihurtu zuen 2001ean.