Grafiko

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Grafikoak edo diagramak datu matematiko edo estatistikoak emateko erabiltzen diren marrazkiak dira; datu horiek marra, kolore edo irudi bidez adierazten dituzte. Grafikoak kopuruak, ehunekoak eta bestelako zenbakiak konparatzeko erabiltzen dira, oso modu ikusgarrian ulertarazten dituztelako datu horiek.

Grafiko motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Era eta itxura askotako grafikoak daude, baina gehien erabiltzen direnak grafiko biribilak, barra-diagramak eta lerro-diagramak dira.

Grafiko biribilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grafiko biribilek zirkulu baten itxura dute, eta zirkulu horretako atal desberdinen tamaina eta kolorearen bitartez adierazten dira datuak. Atal horiek tarta-puska baten forma izaten dute, eta, horregatik, tarta-diagrama ere deitzen zaie grafiko hauei.

Grafiko hauek ehunekoak adierazteko erabiltzen direnean, zirkulu osoak, eta, beraz, atal guztien arteko batuketak, 100 balio du, eta atal bakoitzaren tamaina handi edo txikiagoa izaten da haren zenbakiaren balioaren arabera. Adibide bat ipinita, goiko irudiko grafiko biribila erabil genezake ikasleen zaletasunak adierazko; horrela, zirkulu osoak ikasle guztien multzoa irudikatuko luke; eta zirkulu barruko kolorezko atal bakoitzak zaletasun bakoitzaren proportzioa, ehunekotan adierazita.

Iza ere, grafiko hauek oso egokiak dira ehunekoak eta proportzioak adierazteko, goiko irudian ikus daitekeen bezala. Asko erabiltzen dira egunkari, aldizkarietan eta telebistan, oso erraz eta modu ikusgarrian ulertarazten dituztelako datuen arteko desberdintasunak.

Barra-diagrama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barra-diagrametan, barra edo zutabe batzuen tamaina edo altueraren arabera adierazten dira datuak; barrarik luzeenek zenbaki handiak adierazten dituzte, eta barra motzek zenbaki txikiak.

Diagrama hauek kopuruak eta zenbakiak adierazten erabiltzen dira batez ere, ez proportzio edo ehunekoak. Datuak adierazteko, bi ardatz erabiltzen dira (ardatz kartesiarrak deitzen zaie): ardatz horizontala eta ardatz bertikala. Normalean, ardatz horizontalean multzo bakoitzaren izena ipintzen da; eta ardatz bertikalean, aldiz, balio numerikoa edo multzo horri dagokion zenbakia, goiko irudiko diagraman ikus daitekeen bezala.

Adibideko diagrama horretan, Gipuzkoako ibaien luzera adierazten da eta, beraz, ibaien luzera desberdinak eta haien arteko diferentziak ikus daitezke. Ardatz horizontalean, ibai bakoitzaren izena dago; eta, ardatz bertikalean, berriz, luzerari dagozkion zenbakiak, kasu honetan kilometrotan adierazita.

Lerro-diagrama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diagrama edo grafiko mota honetan, datuak barra-diagrametan bezala jartzen dira, bi ardatz kartesiarren bidez; baina, kasu honetan, barra edo zutabeak ipini beharrean, datu bakoitza puntu baten bidez adierazten da, eta puntu guztiak batzen dituen lerro edo marra bat margotzen da gero.

Diagrama hauek datu batek denboran zehar duen bilakaera edo eboluzioa adierazteko erabiltzen dira askotan. Diagrama edo grafiko mota honetan, datuak barra-diagrametan bezala jartzen dira, bi ardatz kartesiarren bidez; baina, kasu honetan, barra edo zutabeak ipini beharrean, datu bakoitza puntu baten bidez adierazten da, eta puntu guztiak batzen dituen lerro edo marra bat margotzen da gero. Ardatz horizontalean, denbora neurria (urteak, adibidez) jartzen da; eta, ardatz bertikalean, aldiz, neurri horri dagokion zenbakia.

Diagrama edo grafiko mota honetan, datuak barra-diagrametan bezala jartzen dira, bi ardatz kartesiarren bidez; baina, kasu honetan, barra edo zutabeak ipini beharrean, datu bakoitza puntu baten bidez adierazten da, eta puntu guztiak batzen dituen lerro edo marra bat margotzen da gero.

Diagrama hauek, adibidez, leku bateko tenperaturaren gora-beherak adierazteko erabil daitezke, edota salgai baten prezio edo salneurriaren gora-beherak.

Diagrama hauetan, lerro bat baino gehiago egotea ere gerta daiteke; kasu horretan, bi daturen eboluzioa ikus daiteke aldi berean. Adibidez, tenperaturaren kasuan, maximo eta minimoen bilakaera egunez egun, hilabetez hilabete edo urtez urte, nahi den bezala.