Herman Melville

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Melville, 1860ko argazki batean

Herman Melville idazle estatubatuar bat izan zen. 1819ko abuztuaren 1ean jaio zen New York hirian. Bertan hil zen 1891eko irailaren 28an, 72 urte zituela. Besteak beste, Moby Dick eleberria idatzi zuen; berau gaur egun oso ospetsua den arren, argitaratu zuenean nahiko harrera txarra izan zuen eta Melvilleri ez zion inolako ospe onik ez eta irabazirik ere ekarri.

Idazle bezala erabat ahaztuta hil bazen ere, XX. mendean, aldiz, haren lanek ospe handia hartu zuten mundu osoan.

Euskaraz ere badaude haren lan batzuk:

  • "Moby Dick", Kaxildo Alkorta (Gero (Mensajero)-Kimu 1977 eta 1986).
  • "Moby Dick", Carlos R. Soria (Kriselu- Literatura ikusgarria, 1987).
  • "Bartleby izkribatzailea", Juan Garzia Garmendia (Erein, 1991).