Herrerasauro

Vikidiatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Herrerasauroa.

Herrerasauroa triasiko garaiko dinosauro bat da, gaur egungo Argentinako lurretan bizi izan zena, duela 230 milioi urte inguru. Haragijale edo karniboroa zen, eta Teropodoen generokoa.

Helduak 3 metro luze izatera iristen ziren, eta 90 kg inguru pisatzera.

Zenbait zientzialarik diote ez dela benetako dinosauroa; izan ere, dinosauroek hiru orno izaten dituzte aldakari itsatsita, baina herrerasauroak bi besterik ez ditu.