Hiperbaton

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Hiperbatona literaturan erabiltzen den baliabide edo figura erretoriko bat da.
Hiperbatonaren kasuan, esaldiaren berezko egitura aldatu egiten da; esaldiaren barruko hitzak ezohiko moduan antolatzen dira helburu estetikoengatik edo indar espresibo handiagoa ematearren. Idazle klasikoek askotan erabiltzen zuten. Adjektiboen lekualdatzea da, adibidez, hiperbaton mota klasiko bat.

Adibidez:

Nintzen ari pilotan jolasten eta zineten zuek agertu orduantxe

Jean Etxepare idazle lapurtarraren adibide honetan ere hiperbatona dago:

“Behazue oinetarat: zola bera zilarrezkoa da, harri pikatuz balitz bezain zangoarentzat gogor".