Ilargi

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Ilargiaren mugimendua Lurretik ikusita

Ilargia Lurraren satelite natural bakarra da.

Eguzkiak egiten dion argiari esker ikusten dugu Ilargia Lurretik; ez du berezko argitasunik.
Ilargia Lurretik lau modu edo fase desberdinetan ikus daiteke: ilgora, ilbehera, ilargi betea eta ilargi berria.
Gizakia 1969ko uztailaren 21ean iritsi zen aurrenekoz Ilargira; zehazki, Neil Armstrong eta Buzz Aldrin astronautak (Ameriketako Estatu Batuetakoak). Hain zuzen ere, Armstrong izan zen Ilargian oinez ibili zen aurreneko gizakia.

Ilargiaren ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diametroa: 3.474 km
Lurrarekiko distantzia: 363.300 eta 405.500 km artean
Urtetik urtera, Ilargia 3 cm urruntzen da Lurretik.

Ilargiaren orbita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilargia Lurraren inguruan biraka ibiltzen da. Egiten duen ibilbideari orbita deitzen zaio. Orbita hori ia biribila da.
Lurraren inguruan bira osoa emateko, Ilargiak 27 egun, 7 ordu, 48 minutu eta 11,5 segundo behar ditu, batez beste.