Itsaso Beltza

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Itsaso Beltza.

Itsaso Beltza Europa eta Asiaren artean dagoen itsaso bat da; ondoko herri hauen artean kokatuta dago:

Mediterraneo itsasoarekin konektatuta dago Bosforo itsasarte estuaren bitartez. Europako ibai handi batzuk itsasoratzen dira bertara: Danubio, Don eta Dnieper ibaiak, hain zuzen. Iparraldeko kostaldean, Krimeako penintsula dago, gerra baten bitartez Errusiaren mende geratu dena.

Azalerari begiratzen badiogu, Euskal Herria baino 20 aldiz handiagoa da: 436.000 km² inguru ditu. Gaur egun, ur gazia du, baina Izotz Aroan ur gezatako laku edo aintzira bat zen; hala ere, beste itsasoek baino gazitasun gutxiago du.

Punturik sakonenean, 2.245 m ditu, baina batez besteko sakonera 1.200 m ingurukoa da.

Historia apur bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako greziarren mitologian, itsaso hau da argonautek zeharkatu zutena. Antzinako greziarrek hainbat kolonia sortu zituzten itsaso honen inguruan, eta garrantzi handia izan zuen antzinaroko merkataritzan.

Lehen Mundu Gerran, borroka handiak egon ziren itsaso hau kontrolatzeko.

Gaur egun, oporleku ugari daude Itsaso Beltzeko kostaldean; bainuetxe ospetsu batzuk ere badaude, haien artean Yaltakoa, Krimean. Itsasertzean dagoen hiririk handiena Odesa da, Ukrainan.