Mediterraneo itsasoa

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Mediterraneo itsasoaren satelite-irudia.

Mediterraneo itsasoa ozeano Atlantikoaren ekialdean dagoen itsasoa da. Europako hegoaldearen, Asiako mendebaldearen eta Afrikako iparraldearen artean dago.

Gutxi gorabehera 2,5 milioi km2-ko hedadura du eta 3.860 km-ko zabalera mendebaldetik ekialdera, baina batez beste 600 km-koa iparraldetik hegoaldera. Gehieneko sakonera 5.020 m-koa du, Joniar itsasoaren inguruan. Munduko barne itsasorik handiena da.

Hiru penintsula handi daude itsaso honetan: Iberiar penintsula, Italiar penintsula eta Balkanetakoa. Mediterraneo itsasoko uharte eta uhartedi edo artxipelago nagusiak Sizilia, Sardinia, Korsika, Balearrak, Zipre, Kreta eta Joniako uharteak dira.

Mediterraneo itsasoa gainerako ozeano Atlantikoarekin komunikatuta dago Gibraltarko itsasartearen bitartez, itsaso Beltzarekin Bosforo eta Dardaneloen itsasarteen bidez, eta itsaso Gorriarekin Suezko kanalaren bitartez.

Munduko itsasorik kutsatuena da.