Jesús Guridi

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Jesús Guridi (Gasteiz, 1886 – Madril, 1961) Euskal Herriak eman duen musikagilerik ospetsuenetako bat da; euskal folklorearen ikertzaile handia ere izan zen eta folklore horren doinuak erabili zituen bere musika-lanetan. Bilbon, organo-jole eta irakasle lanetan hasi zuen bere lanbidea.

Guridiren omenezko estatua, Gasteizen.

Bilboko Sociedad Coral delakoaren zuzendari izan zen eta, geroago, Madrilgo Kontserbatorioko irakasle eta zuzendari. Espainiako Arte Ederren Akademiako kide ere izan zen.

Guridik idatzitakoak dira, besteak beste, El caserío zarzuela (1928) eta Diez melodías vascas (Hamar euskal melodia) izeneko obra (1941).