Kleopatra

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Fitxategi:Queen-cleopatra.jpg
Kleopatraren irudia.

Kleopatra (zehazki, Kleopatra VII.a) Egiptoko azken erregina izan zen.
Kristo aurreko 69. urtean jaio zen, eta Kristo aurreko 30. urtean hil zen, bere buruaz beste eginda.
Ptolomeo XII.aren eta Kleopatra VI.aren alaba zen Kleopatra VIIa. Bere aita hil zenean, Egiptoko erregina bihurtu zen Kleopatra, 17 urterekin.
Kondairak dioenez, oso emakume ederra zen, sudur luzekoa eta azal leunekoa.
Julio Zesarren maitale izan zen, hamar urtez (Julio Zesar hil zuten arte), eta, gero, Marko Antonio buruzagi erromatarrarena.
Marko Antonio hil zenean, bere burua hiltzea erabaki zuen Kleopatrak. Dirudienez, frutaontzi bat ekartzeko agindu zien bere bi neskameei, eta barruan kobra pozoitsu bat sar zezatela, fruta-ale bat hartzean sugeak kosk egiteko eta, pixkanaka eta gehiegi sufritu gabe, pozoituta hiltzeko.