Klimatologia

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
30 urtetan zehar izandako tenperatura batez bestekoen mapa klimatologikoa.

Klimatologia klima aztertzen duen zientzia da; klimatologiak atmosferak epe luzean (baita ehunka edo milaka urtetan ere) dituen ezaugarriak eta haren aldaketak ikertzen ditu. Posible da leku batean duela milaka urte izandako klima nolakoa zen ezagutzera iristea laginak ikertuz, hala nola aintzira hondoetako sedimentuak, izotz harriak edo koral eta zuhaitz-enborren eraztunak; antzinako klima aztertzen duen zientzia-adarrari paleoklimatologia deritzo.

Bestetik, eguraldiak denbora laburrean (egunean zehar eta egun edo aste batzuetan) dituen ezaugarri eta aldaketak aztertzen dituen zientziari ''meteorologia'' deitzen zaio.