Laukizuzen

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Laukizuzena, bere bi diagonalekin. Laukizuzena paralelogramo mota bat da, lauki bat zehazki, ondoko propietateak dituena:

Propietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ABCD laukizuzenean,

  • Lau angeluak zuzenak dira.
  • Aurrez aurreko aldeak paraleloak eta luzera berdinekoak dira: AB = DC eta AD = BC.
  • Bi diagonalak berdinak dira: AC = DB.

Perimetroa eta azalera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • AB eta DC aldeek 8 cm badituzte, eta
  • AD eta BC aldeek 4 cm badituzte,

Perimetroa: (8 + 4) x 2 = 24 cm.
Azalera: (8 x 4) = 32 cm².