Lise Meitner

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Lise Meitner.

Lise Meitner (1878-1968) zientzialari austriar bat izan zen; lan handia egin zuen erradioaktibitatearen eta fisika nuklearraren alorretan. Haren lanak garrantzi handia izan zuen fisio nuklearraren aurkikuntzan eta bonba atomikoaren garapenean.

1907tik aurrera, Otto Hahn izeneko beste zientzialari batekin jardun zen lanean, batez ere kimika alorrean; lana elkarrekin egin zuten arrean, gizonezkoari bakarrik eman zioten Kimikako Nobel Saria; izan ere, denbora luzez, emakume askoren lanak oso aitorpen publiko gutxi izan du, eta horixe bera gertatu da sari garrantzitsu horrekin. Hala ere, beste sari eta aitorpen asko irabazi zituen.

Meitner Alemaniako unibertsitate mailako lehen irakasle emakumezkoa izan zen, gainera.