Londres

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Londres.

Londres Erresuma Batuko hiriburua da, bai eta herrialde horretako hiririk handiena ere. Britainia Handia uhartearen hegoaldean dago, Tamesis ibaiaren ertzean. 2014ko datuen arabera, hiriak 8.539.000 biztanle ditu, horregatik Europako bigarren handiena da, Moskuren atzetik.

Londres hiriak leku ezagun asko ditu; adibidez, Westminster jauregia, Tower Bridge, British Museum, Londresko dorrea, Piccadilly Circus, eta abar. Bi solairuko autobus gorriak eta telefono kabina gorriak ere oso tipikoak dira.