Lurrazal

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Lurraren egitura: lurrazala 5 eta 6 zenbakiez markatuta dagoena da.

Lurrazala Lurraren kanpoko geruza da, geruza guztietan azalekoena. Lurraren bolumen osoaren %1 inguru besterik ez da. Egoera solidoan dauden harriez osatuta dago, eta haren elementu ohikoenak silizioa, oxigenoa, aluminioa eta magnesioa dira. Lurrazalaren lodiera ez da konstantea edo berdina leku guztietan: hondo ozeanikoetan 12 km izatera heldu daiteke, eta kontinenteetako gune menditsuetan 80 km izatera.

Lurrazala bi motatakoa da:

  • Lurrazal kontinentala: multzo kontinentalak eratzen dituena da; Lurraren azaleraren %25 betetzen du eta jatorri ezberdineko arrokez osatuta dago, baina harririk ugariena granitoa da.
  • Lurrazal ozeanikoa: hondo ozeanikoa eratzen du. Lurraren azaleraren %75 betetzen du, baina lurrazal kontinentala baino meheagoa da: 5 eta 7 km bitarteko lodiera du. Harririk ugariena basaltoa da.