Mantu

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Lurraren egitura: Mantua 3 eta 4 zenbakiez markatuta dagoena da.

Mantua Lurraren geruzetako bat da, lurrazalaren eta nukleoaren artean dagoena, hain zuzen. Planetaren bolumenaren % 84 inguru okupatzen du. Lurrazaletik 33 km ingurura (edo 8 km ingurura lurrazal ozeanikoan) hasten da eta 2 900 km inguruko lodiera du guztira. Bi zati bereizten dira:

  • Goi-mantua: lurrazaletik gertukoena; solidoa eta elastikoa da eta 650 km inguruko lodiera du. Lurrazalarekin batera, litosfera osatzen du.
  • Behe-mantua: goi-mantuaren azpian dagoena. Fluidoa eta likatsua da eta 2 200 km inguruko lodiera du. Mesosfera ere deitu zaio.

Zientzialarien arabera, bi zatien artean badago halako trantsizio-zona bat, dentsitate desberdinekin.

Mantuan sortzen da magma.